#021 ezprogui

Uhartean - ondas desde tu isla

Podcast berri honetan ezprogui proiektuan murgiltzen gara Uharte Zentroan egindako egonaldiaren ostean. ezprogui, Iñigo Villafranca-k zuzendua eta Nagore Chivite eta Guillermo Colladorekin elkarlanean bultzatutako ekimena da eta Ezprogui udalerritik abiaturik, 47 biztanle eskas dituen herri txiki batetik, Bizkaia ibar zaharraren hondakinez inguratuta, proiektuak artea, lurraldea eta komunitatea gurutzatzen ditu.

Egoitza artistikoen bidez, ezproguik metodologia esperimentalak proposatzen ditu, diziplina desberdinetako artistei gonbita eginez hustutzeak, oroimenak eta paisaiaren eraldaketak markatutako testuinguruarekin solasean aritzeko. Podcastean ibarraren historia jasotzen da —60ko hamarkadako abandonutik hasi eta pinu landaketa hutsaleraino—, eta oroimen horiek arte garaikideko praktika bizi eta komunitarioekin lotzen dira, harremanak, jolasa, deserosotasuna eta utopia sortuz.

ezprogui ez da leku soil bat: ikerketa kolektiboaren, komisariotza independenteen eta esperientzia komunitarioen laborategi bizia da, landa-errealitatea zalantzan jarri, bizitzearen esanahia berrplanteatu eta etorkizun posibleak irudikatzeko espazioa irekitzen duena.

Edizioa: Ayesa 2021

Kredituak

- Un verano sin piscina (2021). Jara Navarlaz-en ahotsa eta testua.
- Golden lamb (2023). Guy Ronen-en soinua.
- Guillermo Collado Wilkins, Nagore Chivite Lizarraga eta Iñigo Villafranca Apesteguia-ren ahotsak.


ezprogui

Aetona elkartea. Garrantzi eta hedapen handiko gaien irakurketa bat egin nahi du, tokiko ikuspegi batetik abiatuta. Ezprogui-k diziplina ezberdinetako artistei gonbita egiten die lurraldearekin elkarrizketa bat ezartzera, sormen artistikoaren eta diskurtsiboaren bidez.