Kalera! ekimen artistiko, hezitzaile eta komunitarioa da, Uharteko hainbat kolektibo beren artean zein Arte Zentroarekin konektatzea helburu duena, sorkuntza-prozesuak zuzenean kalera eramanez. Maiatzaren 16an, proiektuaren edizio honi amaiera emateko, irratiarekin Uharteko San Juan plazara joan ginen Uharteko Eguneko festan eta, Sofia Mendiondok, Peru Galbetek eta Betisa Ojangurenek bultzatuta, topaketa laburrak egin genituen urtean zehar Kalera!-n parte hartu duten hainbat kolektibo eta pertsonarekin, baita ekitaldian izandako beste bizilagun eta bisitari batzuekin ere.
Edizioa: Soinua 2025
Kredituak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026