Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin lankidetzan, arte plastiko eta bisualen arloetan ikerketa artistikoko proiektu berriak gauzatzeko deialdia .
Ekoizpena
Sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
Nori zuzendua
Iraupena
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
Argitalpena
Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.
Nori zuzendua
Iraupena
Zer eskaintzen da
25.500 euro ezarri dira gutxienez 3 argitalpen-proiektu laguntzeko; gehienez 8.500 euro proiektuko.
Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena
Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera
Laguntza jasotzen duen pertsonak ekoitzitako lana erakusteko aukera izango du
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. (kolektiboen kasuan, kide guztiek nafarrak izan beharko dute).
2020ko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere.
Zalantza eta galderak
Oinarriak aurkezteko jardunaldi bat egingo da 2026ko martxoaren 18an, 13:00etan. Jardunaldia online izango da eta lotura Uharte Zentroko web eta sare sozialen bidez zabalduko da.
Zalantzak eta galderak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: ayudas@centrohuarte.es Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak jasotzeko epea deialdia itxi baino sei egun baliodun lehenago amaitzen da (martxoaren 20a barne).
Hautatutako proiektuak
Jarduerak
Andrea Muniáin Perales, Maider Garayo Urabayen, Maite Redondo Gaztelu, Itsaso Iribarren Múñoz, Carlos Irijalba eta Jaime Remírez de Ganuza Garrido
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026