Wanderers

Carlos Irijalba

Ghost’s shadow aluminio fluidozko sail batek osatzen du; metalak libreki adieraztea du helburu, gure hurbilpenak urtze- eta isurtze-ziklo bat sortzen duelarik, materialaren adierazpen askearen eta artistaren nahiaren arteko adostasunaren bila.

“Love that bird” filmean, aerodinamikaren eta gorputzen mekanikaren arteko harremanak irismen politiko unibertsala hartzen du. Badakigu hegaztiek lurraren magnetismoaz baliatuta orientatzen direla, eta migrazio deitzen duguna gizakiaren muga kontzeptuaren aurrekoa dela. Gizakiak korronte naturalekin duen lotura-falta film honetako formetara aldatzen da; gizakiak hegan egiteko ametsari heltzeko modu patetiko eta ordezkarietara: tripontzi diren jubilatuek gidatutako aireontzi astunen erreplikak eta, ifrentzuan, euren turista egoera berriaz arrotz diren belatz kosifikatuak.

Funtsean, autoek filmetan baino ez dute hegan egiten. Gure ingurune teknologizatuak gure metabolismoak bereganatu dezakeena baino askoz azkarrago egin du aurrera, esponentzialki. Nekatuta dagoen paradigma batean murgilduta egongo ote gara?