sobre la condición mágica de la técnica

Andrea Muniáin Perales

Sobre la condición mágica de la técnica magiak, teknologiak eta automatizazioak bat egiten duten ikerketa-proiektu bat da, eskulturaren eta ikus-entzunezkoen esparrutik landua.

Dance Swarm Optimization: simulación atalak enjame-optimizazioko algoritmo (PSO) baten diagrama-errepresentazioa aurkezten du, hegazti-parrasten mugimenduan oinarritua. Nafarroako zinta-dantzaren bidez, konputazio-eredua gorpuztutako errepikapen-logika baterantz lerratzen da, optimizazioa eten eta erritu-izaerako sinkronizazio kolektiboaren alde eginez. Pronóstico en (x,y,z) lanak hegazti baten mugimendua gorpuzten du iragarpen-tresna posible gisa; horrela, teknika modelizazioaren eta sinesmenaren arteko atalasean kokatzen da, kalkulua eta agurioa (augurioa) elkarrekin bizi diren lekuan.

Paula Ramos Mollárekin elkarlanean garatutako ikerketa.