Jaime Remírez de Ganuza Garrido
Cardos de plata ikus-entzunezko ikerketa baten zatia da; baliabide gisa film analogikoa erabiltzen du begirada okertzeko eta nire familiaren jatorrizko lekuarekin, Soriako Tierras Altas eskualdearekin, daukadan lotura zeharkatzen duen horri erreparatzeko. Aitortza afektibo eta ikus-entzunezko ariketa honetan, lurralde horretan eta lurralde horrekin filmatu ditut irudiak; lotura berezi horretan bizi diren irosmenak zein tentsioak agerian uzten dituzte irudiok, deserrotzea krisian dagoen sistema baten sintoma garaikide gisa hondoan oihartzun dela.
Zer da laztana orbain bihurtzen duena? Intentsitatea ala denbora?
Zer da lausoa dena argi bihurtzen duena, eta alderantziz? Distantzia ala erbestea?
Lehenik ukitzeko hurbiltzera eta ondoren ulertzeko urruntzera naraman "dantza bikoitz" baten beharretik, inertzia pendular bat sortzen da; indar horiek orekatzeko modu bakarra itxuraz loturarik ez duten elementu urrunak erlazionatzea da. Aurkakoen uztartze bat, mendebaldeko logika bitarren desartikulazio bat, argia eta itzala gorputz berean integratzeko ahaleginean, presentziaren eta distantziaren logikak laztanaren figura harmoniosoan kondentsatuz.
Filmen gorputza, zilarra eta argia.
Azala eta kardua, laztana eta ziztada.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026