Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzen programa 2023

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin lankidetzan, arte plastiko eta bisualen arloetan ikerketa artistikoko proiektu berriak gauzatzeko deialdia .

Deialdiaren itxiera "Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzen programa 2023" Data zehazteke

Itxita
Deialdia ikusi

Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzen programa 2023

Nori zuzendua

Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.

Iraupena

2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko martxoaren 20ra
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Eskaerak bi modalitatetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.

 

  • Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
  • Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.

Hautatutako proiektuak

Jarduerak

  • AYUDAS A LAS ARTES PLÁSTICAS Y VISUALES 2023 | Exposición

Erakunde laguntzaileak

Antolatzen du