Irudi bakar bat

Taxio Ardanaz Ruiz

Irudi Bakar Bat proiektuak Espainiako Gerra Zibileko grafitien esplorazioa eta berrinterpretazioa jorratzen ditu, bi alderdi osagarritan oinarrituta: ondare grafikoaren erregistroa eta sorkuntza artistiko pertsonala. Lehenengo alderdia antzinako gudu-zelaietan eta espetxeetan aurkitutako grafitiak dokumentatzea eta zaintzea da, indarkeria-garaietan erresistentzia- eta adierazpen-modu bat baitira. Erregistro horren bidez, desagertzeko arriskuan dagoen ondare bat dokumentatzea lortzen da, batetik, eta grafiti horiek tradizio artistiko zabalago baten barruan kokatzea, bestetik.