Range wars are ended

Laia ikerketa taldea eta Leire Urbeltz

Range wars are ended ikuspegi mestizotik sortutako proiektua da, Jaione Inda eta Leire Urbeltz egileen topaketatik sortua. Gurutzaketa hori arlo formalean zein metodologikoan agertzen da, antropologia artearekin konbinatuz, baita motibazioen baturan ere: biografikoa eta profesionala. Biek ala biek Estatu Batuetako Nafarroako migrazioaren esperientziak sakonago ezagutzeko interesa dute, bai eta mikroistorioen bidezko kontakizun ofizialaren irakurketa berriak ikuspegi feministatik eta dekolonialetik eskaintzeko nahia ere.