Blixa, zeruko azken piztia

Edurne Dickinson

Liburu ilustratu honetan, 80ko hamarkadako Berlineko azpikulturako musika-eszenan murgilduko gara. Blixa Bargeld da Einstürzende Neubaten taldearen alma materra, heriotzaraino oihukatzen dituen metafora boteretsuen egilea, alegia. Taldea, berriz, musika konbentzionala suntsitzeko muskulu metalikoa da. Baina, zer da Zeruko Azken Piztia? Paraleloko eguzki-sistema bateko energia-konstelazio bat. Eguzki eraginkorra, erre egiten duena argiztatu baino gehiago.