Desear una naranja en pleno verano es desear vivir hasta el invierno, negarnos a hacer del momento presente la última estación

Amaia Gracia Azqueta

Aurkezten duen proiektuak, Desear una naranja en pleno verano es desear vivir hasta el invierno, negarnos a hacer del momento presente la última estación, artearen bidez denborazkotasunaren, desioaren eta iraunkortasunaren arteko harremana aztertzen du. Nostalgia irudikatzen duen Nagori kontzeptu japoniarrean oinarritzen da denboraren etengabeko fluxuari eta galera-sentsazioari nola aurre egiten diogun aztertzeko. Prozesu artistikoa proposatzen du denboraren linealtasunari aurre egiteko espazio gisa, esentzia berezi bat atzematen duten “gertaera” bihurtzen diren uneak atzemanez. 


Amaia Gracia Azqueta

Iruñean jaio nintzen 1985ean. Duela 20 urte Bilbon bizi eta lan egiten dut. Arte Ederretan lizentziatua; Ikerketa eta Sorkuntza Masterra Artean; Marketing eta Merkataritza Zuzendaritzan Masterra EHUn. Ertibil edo Encuentros Navarra bezalako sariak jaso ditut eta BilbaoArte Fundazioan eta Velázquez Etxean egoitzak egin ditut. Bakarka eta taldekako exposizioetan parte hartu dut: Guggenheim Museoan, Bilboko Rekalde Aretoan, Huescako CDAN aretoan, Uharte Zentroan eta Iruñeko Ziudadelan, besteak beste.