Mentoretza
Raúl Dominguez
Jardunaldi honetarako, egindako lanak mugitu eta berriro ikusi ahal izateko espazio eta denbora partekatu bat sortu nahi nuke.
Lekualdatze sorta baten bidez —bai formaren aldetik, bai zentzuaren aldetik—, eskuratutako edozein interpretazio edo esanahi zalantzan jarriko dugu, piezak hierarkiarik gabeko espazio batean elkarrekin bizitzen utziz. Horrela, bertan dagoenaren esperientzia zuzen eta berritua ahalbidetu nahi dugu.
Kritikoki aztertzeak ez du esan nahi lana ebaztea, zuzentzea edo azaltzea. Proiektuak itxiera- edo ebazpen-logika batetik berrikustea saihestuko dugu, eta, horren ordez, haietan dagoen latentzia eta potentziala kontuan hartuko ditugu.
Gauzetara hurbiltzea, bai, baina baita haiek gugana hurbiltzen uztea ere.
Raúl Dominguez
Raúl Domínguez (Barakaldo, 1984) artista da. Bere lana marrazketara bideratzen du. Gaur egun, bere lan artistikoa ilustrazio zientifikoarekin, diseinuarekin eta hezkuntzarekin uztartzen du. Bere azken erakusketen artean hauek nabarmentzen dira: Media hora de sol eta Palabra de conejo Carreras Múgica Galerian (Bilbo), Es ir a Pelaires Galerian (Palma Mallorcakoa), Ambergris Carbonería Lorences-en (Madril) eta Otzan (kolektiboa) Elba Benítez Galerian (Madril).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026