Las convocatorias aprietan: cómo impulsar tu trabajo y formar parte del contexto

Lantegia

Joan Morey

Artistentzako deialdiak tresna giltzarriak dira baliabideak, ikusgarritasuna eta laguntza profesionala eskuratzeko. Mota askotakoak daude —ekoitzitako lana erakusteko, proiektuak egiteko, ikerketarako, egoitza-programetarako, prestakuntzarako edo ikasketak luzatzeko, besteak beste— eta haietara aurkezteak ez du soilik hautatua izateko balio: lana antolatzen laguntzen du, ezagutarazten, trebatzeko aukera ematen du eta testuinguru artistikoarekin konektatzen du.

Hala ere, kontua ez da denetara aurkeztea. Funtsezkoa da oinarriak ongi irakurtzea, artistaren unearekin eta helburuekin bat datozen baloratzea, eta zer eskaintzen duten argi izatea. Deialdi on batek argia, gardena eta sortzaileekiko eta haien lanarekiko errespetuzkoa izan behar du, haietan parte hartzea artistaren garapen pertsonalaren parte baita, testuingurua eraikitzeko eta kultura-politikak indartzeko modu bat. Era berean, garrantzitsua da deialdi abusiboak edo jardunbide txarrak dituztenak identifikatu eta saihestea: ez genuke onartu behar erakusteagatik ordaintzea, lanak ordainik gabe uztea edo esparru legal argirik gabe lan egitea.

Eguneratuak egoteko, lagungarria da beste artistekin informazioa partekatzea eta artearen sektorean Jardunbide Profesional Onak zer diren ulertzea. Ibilbide artistiko bat eraikitzea ez da soilik lana sortzea; baizik eta non eta nola erakutsi arretaz aukeratzea eta horretarako baldintza justuak defendatzea ere bada.

Saioaren puntu nagusiak:

  • Deialdien funtzioa artearen ekosisteman.
  • Deialdien tipologiak eta helburuak.
  • Deialdi bat irakurri eta ebaluatzeko gakoak.
  • Noiz aurkeztu erabakitzea (eta noiz ez).
  • Jardunbide profesional onak eta baldintza justuak.

Joan Morey

(Mallorca, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna eta DEA da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean zehar proiektu eta erakusketa ugari garatu ditu museo, arte-zentro, erakunde eta galerietan, eta bere proiektuen ikerketa, ekoizpena eta erakusketarako sariak eta bekak jaso ditu. Artistaren lanetik abiatuta, monografikoak eta tailerrak ematen ditu unibertsitateetan, arte eta diseinu eskoletan; master eta graduondokoetan gonbidatu gisa kolaboratzen du, eta artistaren alderdi profesionalean ardaztutako etengabeko prestakuntzako ekimen edo plataformen parte da.

Datak22 / 01 / 2026
Ordutegia16:30 - 18:30
LekuaUharte Zentroa
PrezioaDoakoa
Plaza kopurua15