El dosier no muerde: Cómo contar tu trabajo sin traicionarlo

Lantegia

Joan Morey

Dosierra artistaren aurkezpenerako tresna nagusietako bat da. Hala ere, askotan betebehar deseroso gisa bizi da: deialdi, egoitza edo beketarako sortu beharreko dokumentu bat, eta sarritan ez duena lanaren konplexutasuna behar bezala ordezkatzen.

Saio honek dosierra izapide huts gisa ez, baizik eta praktika artistiko propioa ordenatzeko, ulertzeko eta komunikatzeko tresna erabilgarri eta malgu gisa pentsatzea proposatzen du. Testuinguruaren arabera aldatzen den dokumentu bizia da, egiten dugunaz, nola kontatzen dugunaz eta nondik erakusten dugunaz jarrera hartzea ahalbidetzen duena.

Tailerrean, besteak beste, honako galdera hauek landuko dira: zer eduki behar du dosier batek, nola artikulatu irudiak eta testuak, zer funtzio duen statementak, nola egokitu material bera testuinguru desberdinetara eta zein diren proiektu artistikoak aurkeztean ohikoenak diren akatsak. Galdera horietatik dosierra pentsatzeak bere funtzioa eraldatzen du: deialdiei erantzuteaz harago, lan-ildoak identifikatzeko, kontakizun koherente bat eraikitzeko eta norberaren ekoizpenarekiko distantzia kritikoa hartzeko aukera ematen duen gogoeta-espazio bihurtzen da. Horrela lan egiten ikastea ibilbide artistikoa zaintzeko modu bat da, sorkuntza-prozesuaren konplexutasunari uko egin gabe.

Saioaren puntu nagusiak:

  • Dosierra tresna bizi gisa.
  • Irudiak, testuak eta ordena: lanaren kontakizuna nola eraikitzen den.
  • Statementa marko gisa, ez azalpen oso gisa.
  • Dosierra deialdi, egoitza eta erakusketa-testuinguruetara egokitzea.
  • Obraren aurkezpenean ohikoak diren akatsak eta praktika egokiak.

Joan Morey

(Mallorca, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna eta DEA da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean zehar proiektu eta erakusketa ugari garatu ditu museo, arte-zentro, erakunde eta galerietan, eta bere proiektuen ikerketa, ekoizpena eta erakusketarako sariak eta bekak jaso ditu. Artistaren lanetik abiatuta, monografikoak eta tailerrak ematen ditu unibertsitateetan, arte eta diseinu eskoletan; master eta graduondokoetan gonbidatu gisa kolaboratzen du, eta artistaren alderdi profesionalean ardaztutako etengabeko prestakuntzako ekimen edo plataformen parte da.

Datak23 / 01 / 2026
Ordutegia12:30 - 14:30
LekuaUharte Zentroa
PrezioaDoakoa
Plaza kopurua15