Lantegia
Mikel Ruiz Pejenaute
Ehungintzako serigrafiari eskainitako hiru eguneko laborategia da, non teknika asmoaren, absurduaren eta komunikazio zuzenaren zerbitzura jartzen den. Helburu nagusia jantzi esku-hartuen bidez estilismo-ariketa eta narrazio propioa garatzea da, kamiseta mezuarentzako euskarri demokratiko gisa erabiliz.
Ideia lausoetatik, haikuetatik edo hitz-jokoetatik abiatuta —"Pertsonala politikoa da" historikotik memearen kulturara arte—, ikastaroak prestakuntza tekniko osoa eskaintzen du: fotolitoak, emultsionatzea, intsolatzea eta tinten aukeraketa. Estanpazioan daukagun ibilbidearen bidez, erreferente grafikoak berreskuratuko ditugu serigrafiak modan, protestan eta praktika artistikoan duen aldakortasuna esploratzeko.
Parte-hartzaileek beren testuak eta burutazioak estanpatuko dituzte, kolorearen nahasketarekin eta ehun ezberdinen gaineko portaerarekin esperimentatuz, azken proposamen bisualak eraikitzeko oinarri gisa balioko duen laginketa kolektibo bat sortzeko. Serigrafia teknikan murgiltzeko eta ideiak partekatzeko gonbidapena da, pentsamendu poetikoa sormen independente eta kolektiborako tresna bihurtzeko gai diren erresistentzia-dispositiboak (edo barre-dispositiboak) aktibatuz.
Lantegi honek Rosa Parma artistak egindako proposamen kontzeptual batean du bere jatorria. Haren "COPIO TODO / ME GUSTA TODO" goiburutik abiatuta, eta kamiseta bati buelta ematen zaion bezalako errebeskada batean, Mikel Ruiz Pejenaute artistak (@cosasdejaleo) bere egiten du plateamendu hau eta hortik abiatuta estadio berri bat proiektatzen du: kopia/errepikapena eta desberdintasuna.
@COSASDEJALEO
Jaleo arropa marka bat da. Zehazki, kamisetak egiten dituen marka bat. Hala ere, esango nuke, hau ez dela definizio itxi bat. Kontzeptualki, janzkerari dagozkion materialak edo euskarriak erabiltzearekin lotutako problematikak aintzakotzat hartuz, serigrafiaren bidez irudimen bisual bat (jar dezagun X), gorpuzteko aukera eskaintzen duen lan ildoa da; moda eta gorputzaren kontzeptuekin zerikusia duten zenbait mekanismo, joera edota jarrerak bereganatuz.
Mikel Ruiz Pejenaute
(Zumárraga, 1990) es el creador de la marca de ropa Jaleo. Licenciado por la Facultad de Bellas Artes de Bilbao (UPV/EHU) en 2014 realiza en la misma facultad vasca el máster de Investigación y Creación en Arte. En un inicio, decide centrarse en el ámbito de la pintura y las técnicas gráficas, pero con los años también se ha ido acercando a los procedimientos escultóricos. En la actualidad, compagina su labor artística con el proyecto @cosasdejaleo.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026