Lantegia
Marian Veléz Luque
Marian Vélezek, La Escocesako (Bartzelonako sorkuntza-fabrika) risografia-tailerreko irakasleak, emandako tailerra. Tailer honetan Risoren hainbat aukera aztertuko dira. Artxiboak eta masterrak prestatzeko prozesua ezagutuko dugu, risoak onartzen dituen euskarri eta teknikekin jolastuz. Inprimatze-prozesua ere irakatsiko da, makinak nola funtzionatzen duen eta inprimatzean zer aldaketa egin ditzakegun ikusiz.
Marian Veléz Luque
(Bartzelona, 1999). Artista grafikoa eta Arte Ederretan lizentziaduna. Bere karreran zehar arte-zuzendaritzan eta antzerkiko jantziterian lan egin du, baina batez ere grafikoan eta ilustrazioan. 5 céntims kolektiboaren (@cincentims) ko-fundatzailea da, eta proiektu horren barruan sormen-zuzendaritza eta diseinu grafikoa garatzen ditu. Gaur egun, risografia-tailerreko irakaslea da La Escocesan, non hainbat eskaeraren ekoizpena eta inprimatzea egiten duen eta sorkuntza-fabrikako egoiliarrei laguntza ematen dien; horrez gain, Bartzelonako Risografiako beste estudio batzuekin lan egiten du tailerrak ematen, hala nola Jumbo Press-ekin. Hainbat proiektutan parte hartzen du, musikaren eta ikus-entzunezkoen industriari lotuta, adibidez La Ludwig Band, Cala Abanico, Remei de Can la Fresca eta abarrekin. Horretaz gain, kultur erakundeekin ere elkarlanean ari da, besteak beste, Fundación Brossa, Jornadas de Invertebrados edo Casa Montjuichekin.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026