Lantegia
La Perversa
Prozesu fotografikoa jolasaren, akatsaren eta esperimentazioaren ikuspegitik garatuko dugun lantegi bat proposatzen dugu. Formatu handiko kamera batekin argazkiak egingo ditugu, esposizio bikoitzak landuko ditugu eta hartualdiaren mugak desafiatuko ditugu, beste irudi posible baten bila.
Ikusizko desobedientziaren musak deituko ditugu, fotogramak eta quimigramak eginez; tarteka dantzatu eta kantatuko dugu jartzen diguten musikarekin.
Druida bihurtuko gara, menta eta oloa erabiliz errebelatzaileak prestatuko ditugu. Oihalak eta egurrak emultsionatuko ditugu, eta edertasunak beste bide batzuk erakutsiko dizkigu, sormenerako eta arterako. Ezer serioa: lau egun jolas hutsean, isilean gordetzen ditugun sorpresa gehiagorekin, sorgin onak garen aldetik.
La Perversa
La Perversa antro eder bat da. Argazkigintzari eta arteari lotutako jakintzak partekatzen ditugu. Arteko animalientzako babeslekua da. Alferrikako gauzak egiteko lekua. Disidentzia bihurri bat da. Akatsa eta ikaskuntza da. Artearen eta argazkigintzaren beste arrakala batzuk okupatzen ditugu. La Perversa ez da hegemonikoa; okerraren glamourra du. Bazterretan bizi da. Beste kale batzuk zeharkatzen ditu. Landa aldera joaten da, artaldea zaintzen du eta ilunabarra behatzen du argazkirik atera gabe. La Perversa maitasun hutsa da, samurtasuna da eta iraultza da. La Perversa flamenkoa da, quejío bat da. Xuxurlaka eta klandestinotik adierazten da; denek ezagutzen dute.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026