Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

APERITIFAK: Grafika feministak

MAITE GARBAYO MAEZTU / COLECTIVO ANDRE MARI / ZALOA BASABE
Abenduak 16, larunbata
Aperitifak honetan, mugimendu feministaren historian ibilbide bat proposatzen dugu ekoizpen estetikotik abiatuz (kartelak, pegatak…) Saloa Basabek, Andre Mari Kolektiboak egindako karteletan eta Maite Garbaiok egindako ikerketa baten inguruan gidatuko gaitu. 

Xehetasunak

HABITACIÓN 8: ESTO NUNCA FUE ARGENTINA

LAIDA AZKONA – TXALO TOLOZA
Abenduak 1 – urtarrilak 7
Esto nunca fue Argentina prozesuak latinoamerika jasaten ari den neokolonialismoa eta lurraldearekiko basakerian eta kultura garaikidearen garapenaren artean dagoen harreman estuan jartzen du begirada.

Xehetasunak

GEODESIA. NAFARROAKO KARTOGRAFIA ARTISTIKO BATERAKO

Azaroak 17, ostirala, arratsaldeko 18:00etan
gure ikerketa parte-hartzeari irekiko diogu, eta interesa duen pertsona oro gonbidatu nahi dugu agente artistikoen mapeoa osatzera. Bildu, mintzatu eta zer edo zer hartuko dugu. Elkarrekin eta zuen ekarpenekin, partekatzeko printzipioei eta adimen kolektiboari so eginez, ihes-bide marrak aterako ditugu, ezusteko jakintzak gehitu….

Xehetasunak

Akanpada Habitación 7: Sorgina naiz, emakume arima-n

Publiko guztiei zuzendutako bitartekaritza lantegiak, Habitación 7: Sorgina naiz, emakume arima-rako gerturatze zuzenagoa erraztuko digu. Azaroaren 25ean bi saio egongo dira, euskaraz 11:00etan eta gazteleraz 11:45ean.

“Ni, denetan okerrena” proiektua mustuko da

2017ko urriak 27 – 2018ko otsailak 4
Hiru egoitzatan banatuta: Nafarroako Museoan, Arte Garaikideko Uharte Zentroan eta Jorge Oteiza Fundazio Museoan, 24 artista, teoria kritiko feministatik abiatuz, ezagutza forma nagusia zalantzan jarri eta beste jakintza modu batzuk eta errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko

Xehetasunak

Habitación 7: Sorgina naiz, emakume arima

RURRU MIPANOCHIA
Urriak 27 – azaroak 26
Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat, Zugarramurdiko “sorginen” belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzeko saiakera bat

Xehetasunak

Estudio irekiak

Uharte Zentroko Egonaldietako estudioak publikoari irekiko zaizkio urriaren 20tik, 22ra, 10. urteurren ospakizuna dela eta. Estudioak irekiko dizkiguten artistak hauek dira: Elvira Palazuelos, Cristina Martínez, Itsaso Jiménez, Fermin Díez de Ulzurrun, Gonzalo Nicuesa, Pedro Marco Landa, Esther Olondriz, Ghislaine Verano, Estitxu Arroyo eta Stefanía García. Bisita ordutegia: Ostiralean 17:00etatik, 20:00etara Larunbatean 11:00etatik, 23:00etara Igandean 11:00etatik,…

Xehetasunak

10. urteurren festa

Urriak 21
Programa zabala dugu: performanceak, egonaldietako guneak zabalik egongo dira artisten lanak ikusteko, zuzeneko musika, kontzertuak, DJ-a, musika jartze kolektiboa, poltsa lantegiak, Enter This eta Orekarik garatutako Totemetan bideo proiekzioak, sorpresaren eta, nola ez, aperitifa eta urtebetetze tarta. 

Xehetasunak