A3 Hezkuntza Proiektua 2024/2025

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara eta alor sozialean lan egiten duten kolektibo zein talderi zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloa zein arlo soziala eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "A3 2024/2025" 2024/10/04 viernes

Itxita
Deialdia ikusi

A3 2024/2025

Zer eskaintzen da?

Proiektu bat garatzea, talde bakoitzarekin 4 lan-saio izango dituena, eta proposatutako lau ildoen barruan gai desberdinak landu daitezke.

Aukeratutako ardatz tematikoaren barruan, parte hartzen duen irakasle bakoitzarekin aldez aurretik adostuko dira beren testuingururako eta interesetarako egokienak diren helburu espezifikoak, eta hortik hasiko gara proposamena diseinatzen.

Lau gai generikoren artean aukeratu ahal izango da.

  • Ekoiztu. Proiektuak diseinatuko ditugu Ekoiztu egoitzan artisten lanarekin curriculum-edukiak erlazionatzen dituzten heinean.
  • Hazitegia programa, Jorge Oteiza Museoarekin lankidetzan. Iñaki Garmendia. Eskultura, memoria edo artxiboa bezalako kontzeptuak, harremanetan jarrita.
  • Ekoizpen Laborategiak. Ekoizpen-laborategiren batekin curriculum-edukiak erlazionatu ahala diseinatuko ditugu proiektuak.
  • Ikusizko kultura identitateen sortzaile gisa.

Proiektu guztiek taldeko 4 lan-saio dituzte.

  • Lehen saioa irakasle eta Uharte Zentroko hezkuntza-taldearen arteko bilera da. Bertan, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioen datak ezarriko dira. Kasuz kasu aztertuko da formatua, talde bakoitzaren errealitatera egokitzekotan.
  • Ikasgelan saio bat Uharte Zentroko hezitzailearen eskutik. Bertan gaia, proposamena edo prozesua erakutsiko zaie ikasleei, irudiak irakurriz, ekintza edo tailer txiki bat eginez.
  • Uharte Zentroan saio bat, proiekturako aukeratutako bertako artista baten eskutik. Saio hau ikastetxean egin ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.
  • Azken saio bat ikasgelan, kasu bakoitzaren arabera, taldeak proiektuarekin jarraitzea edo ez planteatzeko.

Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:

  • Aurreko deialdian, 2022-23koan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna.
  • Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
  • Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.

Jasotako eskaera guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie urriaren 11a baino lehen.

Nori zuzendua

Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei.

Iraupena

2024/2025eko kurtsoan zehar

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da

Harremanetarako pertsona

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

 Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat zeintzuk:

  • Beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;
  • Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;
  • Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.
Hezkuntza

Hautatutako proiektuak