Aizpea de Atxa Cancel
Zentroa
Ibaialde BHI, 4. DBH
Laburpena
"Bolumena eta gorputza" proiektuak eskulturak sortzea proposatzen du, ohikoak ez diren materialekin esperimentatuz. Helburua da gorputzaren bolumenen, eguneroko objektuen eta garaiko protesien arteko harremana ikertzea. Hiru saiotan zehar, ikasleek material horiekin lan egingo dute, objektuek gorputzaren luzapen edo aldaketa gisa nola funtziona dezaketen aztertuz, eta hutsaren zein presentziaren arteko interakzioa eraikitzeko eta ulertzeko modu tradizionalak zalantzan jarriz.
Modu honetan, gorputzaren mugak eta espazioak bizitzeko duen gaitasuna esploratuko dira, bai ikuspegi fisikotik, bai sinbolikotik.
Hezitzailea
Cristian Soto
Aizpea de Atxa Cancel (Iruña, 1998). Artean graduatua da EHUn, eta Sorkuntza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa berezko masterra egiten ari da egun Elias Querejeta Zine Eskolan. Aldi berean, akademiatik kanpo egiten dituen ikastaro eta tailerren bidez osatzen ari da prestakuntza. Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuen, 2019an.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026