A3·Atakondoa·LH4
Artiska gonbidatuak
DJ Reimy eta Iosu Martí
Zentroa
Biurdana BHI, DBH 3. maila
Laburpena
Tailer honek ekoizpen musikal esperimentala arakatzeko proposamena egiten du Maritxu Gullerren Tarotaren bitartez. Bere sinbologiaren eta euskal mitologiarekiko loturaren azterketatik abiatuta, gure tarot-sortaren karta propioak sortzen ditugu.
Karta horietan inspiratuta, konposizio musikal esperimentalak garatzen ditugu. DJ Reimy artistaren gidaritzapean, Ableton Live programa esploratzen dugu eta soinuak sortzen eta ekoizpen musikaleko hainbat tresnarekin esperimentatzen hasten gara, hala nola autotune duen mikrofonoarekin, gure ahotsak eta efektuak esploratzeko. Prozesuari amaiera emateko, gure collageetatik abiatuta azala bat hautatzen dugu eta azken sorkuntzari izenburua jartzen diogu.
Zein ideia berrik sor daitezke ausazkotasunari lekua ematen diogunean sorkuntza musikalaren prozesuan?
Hezitzailea
Karmele Oteros
Copyright © Uharteko Zentroa 2026