Bidaia koadernoa

Educación A3 [26]

Zentroa

Lizarraldea BHI, 4. DBH

Laburpena

Proiektu hau Baluarte 2023ko Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programako erakusketaren bisitatik abiatzen da, bereziki Jaione Inda eta Leire Urbeltzen "Range wars are ended" lanari erreparatuz. Gidatutako bisita batekin hasten gara erakusketara, eta ondoren ibilaldi urbano bat egiten dugu Leire Urbeltzek Jarauta kalean (La Jarana) margotutako muraleraino. Gero, marrazketa ariketak egiten ditugu Piparrika Herri Baratza komunitarioan, ingurune naturala inspirazio- eta behaketa-iturri gisa erabiliz.

Migrazioari buruzko istorio bat pentsatzen dugu —norberarena, gertuko norbaitek kontatutakoa edo erabat irudikatua— eta irudi eta hitzen bidez fanzine batean kontatzen dugu. Helburua da desplazamenduei, mugei eta norberaren lekuari buruzko kontakizun bisualak eraikitzea eta elkarrekin partekatzea amaiera kolektibo batean.

Zein migrazio eta desplazamendu kontakizunek laguntzen digute munduan dugun tokia eta elkarrekin partekatzen dugun historia hobeto ulertzen?

Hezitzailea

Karmele Oteros