Deialdia Bitartekaritza ikerketa egoitza 2026

Uharte Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "Bitartekaritzako ikerketa egoitza 2026" 2026/04/28 martes

Izen emate

Deialdiak, partekatutako kultura-ekoizpen esperientzietan nola harremantzen garen ikertuko duten proiektuak erakarri eta hartu nahi ditu. Baita bertzeekin egiteko moduak ikertuko dituzten proiektuak ere, kultura bitartekaritza prozesu bezala ere ezagutzen den sortze garaikidetik.

Hautatutako proiektuak nafar lurraldearen barruan testuinguru zehatz batean kokatzea bilatzen da eta kokatuko den komunitaterako izanen den ikerketa-ekintza prozesu bat egiten lagunduko dien kolektibo edo agente zehatz bat proposatzea eskatuko zaie.

Egoitzetako bat bertakoa den pertsona edo kolektiboei zuzendua dago (Nafarroan jaio edo bizi direnak) eta bertzea estatu-mailako pertsona edo kolektiboei.

Egoitzak iraun bitartean, proiektua garatuko duten egoiliarren lana Uharte Zentroaren lan-ildoen garapen kontzeptual edota praktikoekin lotzea espero da.

01 Bitartekaritzako ikerketa egoitza 2026

Deialdiak, partekatutako kultura-ekoizpen esperientzietan nola harremantzen garen ikertuko duten proiektuak erakarri eta hartu nahi ditu. Baita bertzeekin egiteko moduak ikertuko dituzten proiektuak ere, kultura bitartekaritza prozesu bezala ere ezagutzen den sortze garaikidetik.Hautatutako proiektuak nafar lurraldearen barruan testuinguru zehatz batean kokatzea bilatzen da eta kokatuko den komunitaterako izanen den ikerketa-ekintza prozesu bat egiten lagunduko dien kolektibo edo agente zehatz bat proposatzea eskatuko zaie.

Nori zuzendua

Bitartekaritza kulturalean oinarritutako ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Iraupena

8 aste irailetik azarora

Zer eskaintzen da

  1. Ekarpen ekonomikoa

    3000 € (dagokionean, BEZ-a barne) ordain-sari moduan.

  2. Ostatua

    Tokikoa ez den pertsonarentzako

  3. Lekualdaketa

    Joan-etorria artistaren bizilekutik Uhartera tokikoa ez den pertsonarentzat

  4. Ekarpen ekonomikoa

    Gehienez 500€ (dagokionean, BEZ-a barne) ekoizpen kontzeptuan.

  5. Jarraipena

    Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona