Acariciar con hojas de palmera

Clara Pelegrin Mas

Acariciar con hojas de palmera proiektuak eskuak memoria- eta fikzio-espazio gisa ikertzen ditu. Adineko pertsonekin batera, galdera hau planteatzen du: zer egin dute esku hauek denboran zehar?

Mugimenduaren eta oroimenaren arteko joan-etorriaren bidez, koreografia txikiak eta gestuen, eguneroko jakintzen eta partekatutako imajinarioen artxibo sentikor bat sortzea proposatzen da. Horrela, mugikortasuna, arreta eta elkarrizketa pizten dituen harreman-espazio bat sortzen da, non eskuek irudimenari bide ematen dioten.


Clara Pelegrin Mas

(Bartzelona, 1994) ikertzaile artistikoa eta mediazio-egilea da. Arte Ederretan graduatua eta pedagogian zein generoan aditua, bere lana irudiaren pedagogian eta imajinarioen azterketan oinarritzen da. Drac Màgic kooperatiban proiektuak koordinatu ditu CCCB, Tàpies Fundazioa edo Punto de Vista jaialdia bezalako erakundeentzat. 2020an ikerketako Art Jove Saria jaso zuen. Gaur egun, Praktika Artistikoen Masterra (NUP-Uharte Zentroa) egiten ari da eta bere jarduna gorputzean, mugimenduan eta marrazketan zentratzen du, gorputz-beroketa erresistentzia eta arreta-keinu gisa arakatuz.