A la mesa...

Inés Aubert Badilla

Nafarroako beste artista batzuekin sare bat ehuntzea helburu duen mediazio-ikerketa da hau, lan artistikoen testuinguruan mediazio komunitarioaren bideak arakatzeko asmoz. Hasiera batean, Peru Galbeteren eta Marisa Mantxolaren lanekin lotura-prozesu bat abiatzea proposatzen dut, soinua, ikusizkoa eta mugimendua ardatz hartuta begiradak elkarrekin aztertu eta partekatzeko. Ikerketa-prozesuan zehar, hainbat topaketa egitea aurreikusten da, modu ez-arautu batetik abiatuta ekintza komunak elkarrekin diseinatzeko (kodiseinatzeko).


Inés Aubert Badilla

(Costa Rica, 1977) mugimenduaren artista, koreografoa eta mediazio-egilea da, eta Iruñean bizi da 2017tik. Costa Ricako Unibertsitate Nazionalean graduatua eta Praktika Artistikoetan Masterra (Uharte Zentroa-NUP), bere lanak gorputza, komunitatea eta memoria ditu ardatz.

Rescoldos diziplinarteko taldearen sortzailea da; bertan, dantza eta testuinguru sozialak uztartzen ditu, hala nola ospitaleetako proiektuak edota adinekoekin egindako prozesuak (Edición Limitada). Egonaldi artistikoak egin ditu Uharte Zentroan, La Faktorian eta Nafarroako Gobernuko DNA programan, eta irudimen kolektiboko zein arte eszenikoetako proiektuetan parte hartu du Nafarroako eta Euskadiko hainbat kultur guneetan.