Ekoiztu 2024 I

Ekoiztu Uharte Zentroaren deialdi irekia eta jarraitua da, Zentroaren testuinguruan prozesu artistikoak garatzen laguntzeko.

Deialdiaren itxiera "EKOIZTU 2024" 2023/12/11 lunes

Itxita
Deialdia ikusi

EKOIZTU 2024

Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: Estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Nori zuzendua

Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.

Iraupena

2024ko lehenengo seihilekoa

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

Deialdiaren helburuak

  • Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
  • Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
  • Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.

Hautatutako proiektuak