Shakaurrera bidean, nahi gabe, adi

Oihane Mcguinness Armendariz

– Izan zenari itxarotea – zera ulertu nion: orainaldian etorriko den zerbaiti (baina izan zenari) itxarotea.

Itzulera bat? Galdetzen dut.

Sekula egondako toki batera itzultzea. Jarraitu zuen – zerbait gure zain zegoen. –

Mendi bera da, hor dago oraindik.

Nahiz eta pentsatzen dudan batzuetan tokia ez dela ezer, espazio hutsa, inora ez doan bidea eta denbora geldia. Hainbeste galtzeak ez du esan nahi bueltan zerbait aurkitu behar denik, mendian orein hura bezala, bere begiek ni ikusi aurretik.

Hona itzuli naiz konturatu gabe, kontuz.

Keinu batera itzuli naiz, baina oraingoan ez dira bere eskuak izango, nireak dira.

Orainaldia bukatu gabeko hainbat geruzadun emaitza izan liteke, arkeologia, memoria eta errelatoak, iraganari aditzen diotenak eta hemen egoteko forma berriak bilatzen dituztenak, erne, Shakaur-en, mendia.