Aizpea de Atxa Cancel
Luna en Escorpio film esperimental gisa definitzen dugu; bi emakumeren material fotografiko eta soinudunaren bidez, pertsona bakar baten subjektibotasuna simulatuz narrazio ikus-entzunezko bat sortzen saiatzen den lana da. 2023ko abenduan hasi ginen lanean, asmoarekin bakoitzak bere bizilekuan —Cambrils eta Iruñea— urtebeteko epean materiala hartzea, gure egunerokotasun etenak jasotzeko. Abiagunetzat hartu genituen gure sendatze-prozesuak, sentimendu, sentsazio eta dinamika antzekoak aitortuz. Bien materiala erabiliz narrazio bat sortu genuen, nork zer hartu duen bereiztu gabe, subjektibotasun bakarra osatuz. Material horren artean daude 16 mm-ko irudiak, Kodak Tele-Instamatic 430 kamerarekin hartuak; audio-oharrak eta gure inguruko soinu-fitxategiak; elkarri bidalitako audio-mezuak eta doluari, maitasunari, eguneroko objektuei buruzko testuak —pertsonalak edo hartuak—. Ohikoak ez diren errutinak ere barneratzen ditu
Aizpea de Atxa Cancel (Iruña, 1998). Artean graduatua da EHUn, eta Sorkuntza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa berezko masterra egiten ari da egun Elias Querejeta Zine Eskolan. Aldi berean, akademiatik kanpo egiten dituen ikastaro eta tailerren bidez osatzen ari da prestakuntza. Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuen, 2019an.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026