Intersecciones

BEGOÑA GARCÍA GORDO

Uharte Zentroko Master Amaierako Lanarekin hasitako lanari jarraipena ematen dion ikerketa artistikoa da. Proiektuak lurralde barruko harreman zeharkakoak esploratzen ditu —zentro/periferia edo natura/industria bezalakoak—, prozesuak emaitzaren gainetik lehenetsiz. Teknika edo formatu zehatzetara mugatu gabe, materiaren, gorputzen eta lurraldearen arteko —fisikoa zein mentala— konexioak aztertzen ditu, betiere koherentzia, sakontasun teorikoa eta batasuna bilatuz proiektuaren garapenean.