Deialdia Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzak 2026

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin lankidetzan, arte plastiko eta bisualen arloetan ikerketa artistikoko proiektu berriak gauzatzeko deialdia .

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "Ekoizpena" 2026/04/09 jueves

Izen emate

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "Argitalpena" 2026/04/09 jueves

Izen emate

Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan. 

Nafarroako artisten ikerketa, arte-lanaren ekoizpena, sormen-lana eta zabalkundea, proiekzioa eta sendotzea sustatzea, sortzaileei proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean lagunduz.

Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. (kolektiboen kasuan, kide guztiek nafarrak izan beharko dute).

Deialdi honetan laguntza lortzen duten eskatzaileek ezin izango dute modalitate bereko laguntza-eskaerarik egin datozen lau deialdietan. Aldaketa horrek atzeraeraginezko eragina du aurreko edizioetako oinarrietan, eta 2021Eko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere

 

 

01 Ekoizpena

Sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.

Nori zuzendua

Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.

Iraupena

Proiektuak 2026ko urtarrilaren 1a eta 2027ko martxoaren 18aren artean egin beharko dira.

Zer eskaintzen da

  1. Ekarpen ekonomikoa

    60.000 euro ezarri dira, ekoizpen artistikoko proiektuentzat, gehienez ere 12.000 euroko bost laguntza edo gehiago.

  2. Jarraipena

    Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena

  3. Uharte Zentroan lan egiteko lekua

    Baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.

  4. Lanaren erakusketa publikoa

    Laguntza jasotzen duen pertsonak ekoitzitako lana erakusteko aukera izango du

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta gehienez bi hilabeteko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

02 Argitalpena

Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.

Nori zuzendua

Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.

Iraupena

Proiektuak 2026ko urtarrilaren 1a eta 2027ko martxoaren 18aren artean egin beharko dira.

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta gehienez bi hilabeteetako epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Izen-emate fitxa - Ekoizpena

Izen-emate fitxa - Argitalpena

Aurrekontuaren excell-a

Zalantza eta galderak

Oinarriak aurkezteko jardunaldi bat egingo da 2026ko martxoaren 18an, 13:00etan. Jardunaldia online izango da, hemen.

Zalantzak eta galderak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: ayudas@centrohuarte.es Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak jasotzeko epea deialdia itxi baino sei egun baliodun lehenago amaitzen da (apirilaren 1a barne).

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du