Superficies de placer

Andrea Ganuza Santafe

Dokumental-fikziozko proiektu honek lurpeko Iruñeko narrazioak lantzen ditu, marrazki-artxibo hedatuaren bitartez. Dokumentuzko eta fikziozko material inprimatua tamaina handiko marrazkiekin konbinatuz, artxibo honek hutsune historikoei buruzko galderak sortzen ditu, memoriaren, desioaren eta iskanbilaren arteko loturak arakatuz. Proposamenak ekoizpen independente bidezko formatu inprimatuaren garrantzi artistiko eta politiko-soziala azpimarratzen du, lurralde baten ondare disidentera hurbiltzeko bide gisa.


Andrea Ganuza Santafe

(Pamplona/Iruñea, 1988) ilustratzailea, komikigilea eta artista ibiltaria da. Bere obrak komikiaren, fanzinearen eta arte garaikidearen lenguaiak uztartzen ditu, esperimentazio grafikoa bilatuz eta bitartekoaren mugak zabalduz. 2023an, ATRAVIÉSAME autoeditatu zuen, Kolonbian girotutako bere lehen eleberri grafikoa; herrialde horretan bizi eta lan egin du modu etenean ia hamar urtez.