Iosune Sarasate Azcona
Proiektu honek ingurune digitaletan arretak jasaten duen zatiketa gero eta handiagoa ikertzen du, eta espaziora eramatea proposatzen du, pertzepzio-esperientzia gisa. Hainbat formatu, gune eta denboratan banatutako objektu eta artxibo zatituen bidez, proposamenak bere osotasunean hautematea ezinezkoa den multzo bat eraikitzen du; horrela, ikuslea mugitzera eta informazioa aktiboki berrantolatzera behartzen du, arreta modu jarraituan mantentzearen zailtasuna agerian utziz.
Iruñean bizi den artista eta ikertzailea da. Bere obran, aukerekin eta alternatiba ezberdinekin jolasten du teknologiaren bitartez, etorkizun anitz eta posibleak zabaltzeko itxaropenarekin. Gaur egun, prekarietatea, lana eta teknologiaren diseinuan txertatutako interesak zein horien ondorioak ikertzen ari da. Arteetan graduatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Ikusizko Arte eta Multimedia Masterra du (Universitat Politècnica de València).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026