Silencio Suena

Ione Atenea

Ikerketa artistiko baten bidez, estasiaren ideia aztertu nahi dut hainbat ikuspegitatik. Zenbait pertsonarekiko elkarrizketak dokumentatu eta, ondoren, gertatutakotik abiatuta irudi berriak sortu. Ikus-entzunezkoen bidez estasia ikertu nahi dut hainbat egoeratan: dantzan, harreman pertsonaletan, amatasunean, sormen artistikoan, naturaren behaketan, sexu-praktiketan edota mistikan. Materialen muntaketak koral-erretratu bat osatuko du, munduan bizitzeko moduak erakutsiz, logika produktibistetatik harago.


Ione Atenea

(Iruñea, 1985) argazkilaritzarekin eta zinemarekin lan egin ohi du. Bere lanak eta filmak hainbat herrialdetan erakutsi dira. Hiruki Filmak zinema-ekoiztetxeko bazkideetako bat da; ekoiztetxe horren helburua emakumeen artean eta elkarlanean zinema egitea da.