KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

HABITACIÓN: SIETE-ZAZPI

JABIER VILLARREAL / MAITE VELAZ / TXO!? / IONE ATENEA / ITZIAR MARKIEGI / ESTITXU OTERMIN / TAXIO ARDANAZ.
Otsailak 9 – martxoak 25.
2017an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago hurrengo Habitación.

Aperitifak: Geodesia

SOFÍA ALBERO VERDÚ – MIREYA MARTÍN LARUMBE
Otsailak 10, larunbata.
Geodesia, Nafarroako Foru Erkidegoan egiten ari den agente artistikoen lehenengo mapeoaren izena da, Uharteko Arte Garaikide Zentroak deitutako egoitza batean garatua izan da.