Nazioarteko egoitzak eta Mapamundistak egoitzak ebatzi dira

Uharte Zentroak esakintzen dituen Nazioarteko egoitza artistikoak ebatzi dira. Boliviako Cochabambako mARTadero zentroko beka Iosu Zapatak jaso du. Bestalde, Armeniako Yereván hiriko Nest zentrokoa Iñigo Cabezafuegok. Azken honek aurki hasiko du, Yerevaneko arte zentrora autoz joateko lau hilabeteko bidaia. Mapamundistak: Ispilua egoitza Javier Arbizuk garatuko du. “Iruñea: Hiria ekosistema  gisa” egoitza hasi da. Info osagarria…

Udako ordutegia

Uharte Zentroko udako ordutegia: Uztailaren 6tik, 15era itxita. Uztailaren 16tik, 27ra, 10:00etatik, 15:00etara irekiko da Abuztuan ekoizpen zentroak ohiko ordutegia izango du astez, goizeko 10:00etatik, 20:00etara Asteburu guztietan itxita egongo da irailaren 6a arte

Dinamo Danza konpainia egoitza egiten ari da Uharte Zentroan

DNA festibalaren baitan eta Carmen Larraz buru duelarik, Dínamo Danza konpainiak, Electrical body ikuskizunarekin, egoitza artistikoa garatzen ari da Uharteko Arte Garaikide Zentroan. Elektromagnetismoaren gaiaren inguruan egiten den dantza pieza baten ikerketa da, hau da, mugitzen diren gorputzen artean agertzen den indarra, energia leku batetik bestera garraiatzen duen korronte gisa. Ekainaren 3 eta 4an –16:00etatik 19:00etara– hasiko dira…