Erakusketa
Matthias Malefond
Erakusketa honetan, Uharte Zentroan egindako Kometak egonaldian ekoiztutako lan sorta bat dago ikusgai: instalazioa bera, musika albuma eta bideoa.
Euskal musika tradizionalari buruzko ikerketa batetik abiatuta garatu dut proiektua, bereziki ahotsa eta klarinetearen erabileran jarri dut arreta. Peru Galbeterekin egindako grabaketak eta Amaren Alabak taldeak egindako beste bat neure grabazio propioekin nahastu ditut, egonaldian zehar aurkitu nituen paisaietan jasotako soinuekin, alegia.
Musika, mugimenduan dagoen material gisa lantzen dut, izaera eraldatzailea duena eta beste elementu batzuekin gainjarri daitekeena. Aurrean duzun instalazio honek jarraipena ematen dio hasieran aipatutako ikerketa horri, hainbat materiale erabilita; konkretuki, egurra, ohiala, argazkiak, burdina eta zinta magnetikoa. Eskulturan ageri diren irudi, errepikapen eta loop-ak, musikaren bidez landutako estrukturen islada dira.
Bideoak, Espainiako paisaian aurkitutako elementu bat hartzen du abiapuntu: magnolia. Zuhaitz hau, lekuz aldatu eta beste ingurune batzuetan txertatzeak, paisaia eta haren sorkuntza begiratzen ditugun moduaren inguruan hausnartzera garamatza. Musikak, orduan, irudiak besterik gabe lagundu ordez, horiek eten eta aldatzen ditu.
Hiru lanek, interes amankomunak dituzte: errepikapena, lekuz aldatzea eta eraldaketa. Soinua, material espazial batean bihurtzen da; irudia, konposatzeko elementu batean, eta eskultura, forma horiek zeharkatzen duten espazioan.
Matthias Malefond
2001ean jaio zen, Limousin eskualdeko (Frantzia) landa-ingurunean. Eguneroko esperientziak inguruan zituen keinu ruralekiko interesa goiz garatzea ahalbidetu zion. Ondoren, Bordelera joan zen bizitzera, eta han Arte Ederretako Eskolan bost urtez ikasi zuen. Garai hori erabakigarria izan zen Malefondentzat aipatutako keinu horiekiko distantzia kritikoa hartzeko eta bere praktika artistikoa osatzen duten objektuei buruzko begirada fintzeko. Bere lana instalazioaren, soinuaren eta eskulturaren arteko gurutzagunean kokatzen da, azken hau espazioen, gainazalen eta materialen arteko elkarrizketa gisa ulertuta. Materiarekin duen harreman fisikoaren bidez, bere praktikak eskulturaren ezaugarri sonoroak aztertzen ditu, higadura, dentsitatea eta alea memoriaren eroale gisa ulertuta. Bere praktika artistikoak aztarnetan, arrastoetan, hondarretan, kultur eta ahozko tradizioetan, eta soinuan agertzen du interesa; denboran zehar iraun eta eraldatzen den horretan guztian. Musikak leku zentral bat hartzen du bere lanean, mugarik gabeko hizkuntza gisa ulertzen baitu. Ikuspegi honek bere metodologia eta eskulturara hurbiltzeko modua eraldatu ditu.
Lunes: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Martes: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Miércoles: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Jueves: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Viernes: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Sábado: 11:30 - 13:30, 18:00 - 20:30
Domingo: 11:30 - 13:30
Erakunde laguntzaileak
Laguntzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026