Zeharkako Estetikak 2025 Lurraldea, erresidentziak eta bitartekaritzak

Idensitatekin elkarlanean garatutako Ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan

Situarse (Re-situarse) testuinguru espezifikoekin lotutako praktika artistikoei buruzko lan-, hausnarketa- eta irekiera-gune gisa pentsatutako topaketa izan da. Proiektuak barne-eztabaidarako lan-saioak eta gonbidatutako hainbat pertsonarekin egindako hausnarketa uztartu zituen, eta, aldi berean, interesa zuten pertsona guztiei irekitako tailer eta hitzaldi publikoen programa bat eskaini zuen.

Topaketa bi unetan eta bi testuingurutan garatu zen: ekainaren 12an eta 13an Uharte-n, eta urriaren 9an eta 10ean Bartzelonan. Kokapen bikoitz horri esker, ikuspegiak zabaldu eta lurralde-errealitate eta esparru instituzional desberdinetatik abiatutako esperientziak kontrastatzeko aukera izan genuen.

Jardunaldietan zehar, berriro kokatu ginen testuinguru jakinetan kokatutako praktika artistikoei lotutako egiteko-moduak aztertu, hausnartu eta partekatzeko. Gonbidatutako pertsonekin batera, funtsezko gaiak landu ziren: egoitza lurralde gisa ulertzea, bitartekaritza instituzionala, tokiko nodoekiko harremana eta proiektu mota hauetan aktibatzen diren prozesuen iraunkortasuna.

Elkarrizketek azpimarratu zuten elkarbizitzaren garrantzia ezagutza-espazio gisa, malgutasun metodologikoa testuinguru bakoitzera egokitzeko tresna gisa, tarteko ebaluazioa doikuntza- eta ikaskuntza-gailu gisa, eta baliabideen kudeaketa arduratsua prozesuen jarraipenerako ezinbesteko baldintza gisa. Halaber, nabarmendu zen beharrezkoa dela elkarrizketa-, lankidetza- eta elkarrekiko ikaskuntza-gune egonkorrak irekitzea artisten, erakundeen eta tokiko eragileen artean.

Esperientziak erakusten du antolaketa-zorroztasuna, irekiera kontzeptuala eta presentzia erlazionala uztartzeak praktika artistiko kokatuen iraunkortasuna eta eragina indartzen dituela, eta testuinguruetan loturak, ezagutza partekatua eta eraldaketa sortzeko gaitasuna handitzen duela.

Prozesuaren itxiera eta memoria gisa, Luca Rullok egindako errelatoria sonoroa eta Larre bitartekaritza kolektiboak landutako Apuntes dokumentua partekatzen dira. Bi dokumentuek modu esanguratsuan jasotzen dute topaketa hauetan bizitako ibilbidea, eztabaidak eta sortutako ikaskuntzak.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu osoan zehar gurekin egon diren pertsona guztiei, euren eskuzabaltasuna eta inplikazioa bereziki aitortuz: Larre, Priscila Clementti, Roser Colomar, Nerea de Diego, Lara García Díaz, Marta Gracia, Irati Irulegi, Sören Meschede, Lara Molina, Angela Palacios, Ramon Parramon, Disbel Roque (Paisanaje), Luca Rullo, Leire San Martín eta Marc Vives.

Bitartekaritza

Jarduerak

Erakunde laguntzaileak

Antolatzen du