Erritual bat berriz kokatzeko

Lantegia

Lara Molina Lapeña eta Alba Fernández

Formatu desberdinak uztartuz, hala nola hausnarketa kolektiboa, esperientzia sentsorial, meditaziozko eta estimuzkoak, tailer honek parte-hartzaileen —gizaki zein gizakiak baino haragoko— arteko doikuntza praktika fluidoetara gonbidatzen du. Huarteko Zentroko arte-komunitatearekin batera testuingurua pentsatu nahi dugu, baita beste komunitate batzuekin ere, beste izakiekin harremanak zabaltzeko gai izan daitezkeenak. Ahaidetze arraroak, elkar ulertzeko modu iraunkorragoak ahalbidetuko dizkigutenak, erritual gisa, besteari egindako keinua atsegin gisa, non orain zerbait ixten den, berriz ere desioa ireki ahal izateko. Izan ere, batzuetan, orainaldi-etorkizunak irudikatzea gelditzea, entzutea eta harremanak zaintzea eskatzen du, horiek baitira gure buruak eta elkar sostengatzeko abiapuntuak.

Lara Molina Lapeña

Bere jarduna ekoizpenaren, bitartekaritzaren eta kultur-komunikazioaren artean garatzen du. erraiak programa publikoaren komisarioa da, kultura garaikidearen eta tokiko testuinguruaren arteko loturak aktibatzen dituena. Kolektibo eta kultur-militantziako proiektuen sortzailekide eta partaide da, hala nola La Zurda eta plazeratu, lurraldean bertan kokatutako ikuspegi intersekzionaletik topaketa-guneak sortzea helburu dutenak. Aurretik Bruselako Espainiako Enbaxadan, Europako Batzordeko Europa Sortzailea programan eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroan lan egin du.

Alba Fernández

Sortzailea, bitartekaria eta ikerlaria da. Bere jardunak arte bizien bitartekaritza eta dantza, musika eta performance-ko sorkuntza kolektiboa gurutzatzen ditu. Kulturarako sarbide-praktikak ikertzen eta sustatzen ditu, inklusio eta aniztasunetik abiatuta, gorputzaldi, ibilbide eta identitate ugaritako pertsonen arteko topaketa eta hausnarketarako guneak sortuz. Gaur egun, Gure Berbena programa garatzen ari da Tabakaleran.

Datak13 / 06 / 2025
Ordutegia16:30 - 19:30
LekuaUharte Zentroa
PrezioaDoakoa
ModalitateaPresentzial
Nori zuzendua

Publiko guztiari

SarbideaAukeraketa prozesua

Erakunde laguntzaileak

Antolatzen du