MUNDUA IRUDIETATIK/IRUDIEKIN PENTSATU
Urriak 26, 27, 28 eta 29,
MARÍA RUIDO.
Lau hausnarketa-eguneko tailerra da, Horretarako, autorearen film batzuk eta beste erreferente batzukaztertuko dira.
Aurreko edizioan bezala, Zero Azpitik egitean ikasteko moduen ikerketa da. Arteari begira, hainbat ikuspuntuetatik jakintzen sorkuntza eta transmisioa praktikan jartzen ditu, gorputzetik, teknologikotik, materialetik, testualetik, soinutik edo ikusizkoetatik abiatuz.Ikasturtean zehar egingo diren saio multzo gisa eratua dago.
Egun artearen eszenan dauden gonbidatuek garatuak izango dira saioak, profesional hauek lantzen dituzten gaien inguruko teoria eta praktika uztartuko direlarik bertan.
Parametro hauetatik abiatuz, ikasketa programa, zentroaren programazioaren ildoaren pare joango da, bata, bestearen diskurtso, ideia eta formakuntza prozesuan sortu daitezkeen harremanekin elkar kutsatuz.
2019-20 ikasturtean, 7 lantegi eskainiko dira eta bakoitzak 15 ordu inguruko iraupena izango du.
Nori zuzendua dago
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.
Lantegi bakarrean, batzuetan edo guztietan izena ematea posible da. Bi izen-emate data irekiko dira:
– Irailaren 5etik, urriaren 28ra.
– Tokiak betetzen ez badira, ikastaro bakoitza hasi baino hilabete bat lehenago.
Zero Azpitik izen-emate kuota
– 7 lantegi: 100 euro
– Lantegi bakoitzeko izen-emate kuota: 20 euro
Gehienez 15 lagun lantegi bakoitzean. Izena emateko, bete webguneko formularioa.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera hautaketa egingo da 15 lagunek baino gehiagok izena ematen badute.
Parte-hartzea baieztatzean, ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia bidaliko da.
Parte-hartzea ez da bermatua izango ordainketa egin arte.
100 euroko bost diru laguntza eskainiko dira lantegi bakoitzean Uhartetik 50 kilometrora baino gehiago bizi diren lagunentzat. Lehentasuna izango dute lantegi guztietan izena ematen duten pertsonek. Diru laguntza, lantegia bukatu eta saio guztietara joan ondoren jasoko da.
Ziurtagiria
Bost lantegi edo gehiago egiten dituenak, Zero Azpitik II | Ikasketa inpropioen programa ziurtagiria jasoko du.
Urriak 26, 27, 28 eta 29,
MARÍA RUIDO.
Lau hausnarketa-eguneko tailerra da, Horretarako, autorearen film batzuk eta beste erreferente batzukaztertuko dira.
Azaroaren 4tik 7ra. MARI CAMPISTRON. Lantegi honen helburua kolorearekin esperimentatzea eta inprimaketa risografikoan geruzak sortzeko modu desberdinak ezagutzea da.
XehetasunakAbenduaren 16tik 19ra. CARLOS IRIJALBA. Mintegi honetan, artistarekin, artearen eremuan, indar zentrifugoetan eta zentropetikoetan, objektuaren barrua eta kanpoa landuko ditugu.
XehetasunakUrtarrilaren 13tik 16era. REGINA DE MIGUEL. Etnografia ikerketa-metodo bat da, eta estrategia nagusi gisa landa-azterketa erabiltzen du, bertan jasotzen diren datuak eta esperientzia laborategian lortzen direnen gainetik azpimarratuz, kultura bat bere gizarte-elkarrekintzaren testuinguruan idazteko.
XehetasunakOtsailaren 10etik 13ra. MARC BADAL. Gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egiteko gonbidapena da tailerra.
XehetasunakMartxoaren 2tik 7ra. Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Punto de Vista […]
XehetasunakIrailaren 7tik 10era.
AITANA CORDERO.
Lantegi/topaketa honetan, elkarrekin eraiki eta hitz egiteko ideiari buruzko gorputz-entrenamendua proposatzen da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
More information about our Cookie Policy