Egilea
Rabih Mroué
Data
Martxoaren 6a
Ordua
9:30etik - 13:30era / 14:30etik - 16:30era
Sarrera
Izen emate kuota: 20 €
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Uharte Arte Garaikideko Zentroak eta Punto de Vista Festibalak, jaialdiaren programazioan sartuko den lantegi praktiko bat antolatu dugu.

Aurten, Rabih Mroué zuzendari, performer, saiogile eta ikusmen-artista libanoarrak “Absent but liable to come back” (Ez dago, baina itzultzera behartua) tailerra emango du. Bertan, absentziaren ideia aztertuko du, eta desagerketari, hutsari, oroimenari, zurrumurruei, gerrari eta heriotzari aurre nola egin galdetuko du. Gabezia, egia eta faltsukeria, errealitatea eta fikzioa nozioekin jolasteko aukera gisa, aztarnak ezabatzeko, alde batetik bestera pasatzeko, seinaleak alderantzikatzeko, arauak aldatzeko eta ziurtasunak iraultzeko aukera gisa, errealitate «irreal» edo birtual berri bat sortzeko politikak duen zeregina ezagutzeko aukera ematen baitu.

Parte-hartzaileak beren esperientzietatik eta inguruabar partikularretatik ausentzia lantzen duten proposamenei buruz iritzia ematera eta banaka edo taldeka lan egitera gonbidatzen dira

Lantegia martxoaren 6an (ostiralean) egingo da, Uharte Zentroan.

– Martxoaren 5ean, osteguna: Rabih Mrouéren elkarrizketa Aurora Fernández Polancorekin – 18:30ean Baluarten

– Martxoaren 6an, ostirala: «Θbut liable to come back» tailerra – 9:30etik – 13:30era eta 14:30etik – 16:30era Uharteko Arte Garaikide Zentroan

– Martxoaren 7a, larunbata: «Make me stop smoking»  –  12:00etan. – Baluarten

Tailerrean izena ematen dutenek Mrouék jaialdian programatuta dituen gainerako jarduerak ere ikusi ahal izango dituzte (2020ko martxoaren 2tik 7ra). Besteak beste, “Make Me Stop Smoking” (“Erretzeari utzi dezala”) konferentzia performatiboa, urtarrilaren 7an, Baluarten, bertan, Libanoko panorama politiko heterogeneoa berregingo da, dokumentu anonimo eta pertsonal kontaezinen laguntzarekin.

RABIH MROUÉRI BURUZ

Beiruten jaioa eta Berlinen bizi dena, Rabih Mroué antzerki-zuzendaria, aktorea, artista bisuala eta dramaturgoa da. Beirut Art Center-en (BAC) sortzaileetako bat da eta TDR/ The Drama Review aldizkariaren editorea. Besteak beste, dOCUMENTA (13), MoMa eta Pompidou Zentroan jardun eta erakutsi du nazioartean. Aipagarriak dira, besteak beste, Joanna Hadjithomas eta Khalil Joreige artistekin zinemagintzan egindako lanak.