Izenburua
Ekoizpena eta egokitasuna praktika artistikoan | Zero Azpitik
Egilea
Carlos Irijalba
Data
2019/12/16 >> 2019/12/19
Ordua
15:30etik -19:30era
Sarrera
Izen emate kuota: 20 €
Epea
2019/12/3
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Carlos Irijalbaren lana materiaren egoera erlatiboen eta, bizigabe eta biziaren arteko dinamika paraleloen ideian sakontzen da, geologia bezalako diziplinetan oinarrituz, baita honek sortutako industriaren eta kontsumoaren ondorengo objektuak ere.

Gure praktika artistikoan, munduak behar al du objektu hori? galderaren aurrean, kasuen %99 erantzuna ezezkoa da. Nola lantzen ditugu gure ekoizpenak, ondorioak eta esanahiak eta munduarekiko eta bereziki artearen munduarekiko elkarreragina?

Mintegi honetan, artistarekin, artearen eremuan, indar zentrifugoetan eta zentropetikoetan, objektuaren barrua eta kanpoa landuko ditugu. Nola erreakzionatu gaur egungo objektuen eta irudien etengabeko fluxuari? Nola eragin daiteke elkarren artean negatiboan? Zein dira eragiten dituen eraginak, bihurgune existentziala eta haren eragin-zirkulua? Besteak, beste, post-ready made, site-specific eta context-responsive praktika artistiko garaikidean bizi diren sistemak eta objektuaren eta bere eraginaren beharra eta egokitasuna aztertuko dira.

 

CARLOS IRIJALBA-REN INGURUAN
Carlos Irijalba (Iruña, 1979) Amsterdameko Rijksakademien bizi da (2013-2014), Euskal Herriko Unibertsitatean eta Berlineko UDK-n graduatu zen (2002). Marcelino Botin 2007/08 Beka, Generaciones 2009, Sifting Foundation SF 2015 eta Mondriaan Fonds Bewezen Talent 2017, gisakoak jaso ditu besteak, beste. Duela gutxi, nazioarteko zentroetan egon da ikusgai bere lana: Guangzhou Triennalen, CAD Center Brussels-en, Melbourneko MUMAn eta New Yorkeko LMCC-n. Twilight eta Unwilling Spectator bezalako proiektuetan Irijalbak, denboraren eta espazioaren esperientzia erlatiboan sakontzen du, erreferentzia gisa giza eskala erabiliz. Skins edo FFWD bezalako proiektu berriagoetan, paraleloan dinamika antropiko eta naturalak lantzen ditu, bizigabeetan biziak, giza dimentsioa erlatibizatzeko eta testuinguruan kokatzeko.