Egilea
Mari Campistron
Data
Azaroaren 4tik 7ra
Ordua
15:30etik -19:30era
Sarrera
Izen emate kuota: 20 €
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Lantegi honen helburua kolorearekin esperimentatzea eta inprimaketa risografikoan geruzak sortzeko modu desberdinak ezagutzea da. Adituei, zein, hasiberriei zuzendua dago. Partaideek lau egunez ikusi ahal izanen dute risografia inprimaketak dauzkan erabilera desberdinak. Risoa bikoiztaile digital bat da, serigrafiaren eta fotokopiaren arteko teknikak, txantiloiak eta kolore biziak erabiltzen ditu, honek, emaitza bizi eta koloretsuak eskaintzen dituen koloreen gainezarpena ahalbidetzen dio erabiltzaileari.
Lehenengo egunean oinarrizko edukiak landuko dira, lan analogikoak eta kolore taulak inprimatuz. Bigarren egunean, bi tonutako argazkiak eta irudiak eta gezurrezko CMYK-k inprimatuko ditugu. Hirugarren egunean norberaren artelanekin ariko gara eta azkeneko arratsaldean hirugarren egunean ekoiztutako lanez osatutako fanzinea eginen dugu. Partaide guztiek fanzinearen ale bat eta astean ekoiztutako inprimaketa esperimentalen sorta bat eraman ahal izanen dute.

Lanerako gaia, lehenengo egunean proposatuko da, ez da beharrezkoa lehendik pentsatua ekartzea, hala baina, norberak bere sorkuntza material gogokoenak ekartzea komeni da (ordenagailua, pintzelak, margoak…). Guztion artean ideia burrunba eginen dugu!

 

MARI CAMPISTRONEN INGURUAN
Mari Campistron (Baiona, 1991) ilustratzailea da Riso Sur Mer, inprimaketa risografikoaren aukera liluragarriak arakatzen dituen eta egoitza Paris eta Glasgow artean duen kolektiboko kidea da. Bere praktika inprimaketaren prozesu eta fabrikatzean oinarritzen da, hainbat teknikarekin esperimentatzen du, esaterako, serigrafia, inprimaketa risografikoa, letren inprimaketa edo liho mozketa. Egun Pariseko Studio Fidèle enpresan lan egiten du inprimaketa teknikari gisa.