A3+-en lehenego saio kolektiboa

Lantegia

Clara Pelegrin Mas

A3+ Proiektuaren edizio honetako hiru saio kolektiboetatik lehenengoarekin hasi gara. Elkargune honetan, talde parte-hartzaile bakoitzeko arduradunek esperientziak, begiradak eta prozesuak partekatzen dituzte, bai eta proiektua egituratzen duten zeharkako ideia nahiz edukien gainean elkarlanean aritu ere.

Oraingoan, Clara Pelegrim artistaren presentzia izan dugu. Acariciar con hojas de palmera bere proiektuaren bidez, gorputzetik hasten gonbidatu gintuen, marrazketa-ariketa ezberdinen bidez eskuak berotuz. Proposamen honi esker, geldiunea egin eta gure praktiken, gure taldeen eta begiratzeko nahiz hautemateko gure moduen inguruan hausnartu ahal izan genuen.

Marrazketaren, lasaitasunaren eta jolasaren bidez, sorkuntzara eta pentsamendu kolektibora hurbiltzeko beste modu batzuk arakatu genituen, jolasa elkarrekin hausnartzeko, partekatzeko eta eraikitzeko gune gisa ulertuta.

Modu egokian hasteko, beroketa bat behar baita beti: gorputza, begirada eta jarrera datorren horretarako prestatzeko modu bat.

Clara Pelegrin Mas

(Bartzelona, 1994) ikertzaile artistikoa eta mediazio-egilea da. Arte Ederretan graduatua eta pedagogian zein generoan aditua, bere lana irudiaren pedagogian eta imajinarioen azterketan oinarritzen da. Drac Màgic kooperatiban proiektuak koordinatu ditu CCCB, Tàpies Fundazioa edo Punto de Vista jaialdia bezalako erakundeentzat. 2020an ikerketako Art Jove Saria jaso zuen. Gaur egun, Praktika Artistikoen Masterra (NUP-Uharte Zentroa) egiten ari da eta bere jarduna gorputzean, mugimenduan eta marrazketan zentratzen du, gorputz-beroketa erresistentzia eta arreta-keinu gisa arakatuz.

Datak 04 / 11 / 2026 - 04 / 11 / 2026
Ordutegia 17:00 - 20:00
LekuaUharte Zentroa