OBSOLESCENCIA DESPROGRAMADA DESDE PROCESOS VIRTUALES Proiektu honek gailu mugikorraren pantaila “lente magiko” gisa baliatzen du, eta bertan elkartzen dira mundu fisikoko elementuak eta elementu birtualak. Errealitate areagotuak, beraz, espazioak hartzeko gaitasuna ematen digun tresna gisa funtzionatzen du, eta ingurunearekin errespetuz egokitzen da. Artxibo digitalaren tratamendua ikuspegi eta aukera artistikorako aukera berriak ematen dituen formatu moldakor bilakatzen da. Ondoriozko 3D irudiak baztertutako objektu teknologikoen fotogrametriaren bidez sortutako eskulturetan dautza: kamerak, bertan, nahikoa datu biltzen ditu, elementu fisikoen kopia digitalak sortzeko. Birtualizazio-prozesu hori “prozesu teknologikoa”k baztertutako objektuen zaharkitzea “desprogramatzen” saiatzen da. “distopía.obj”k gaur egungo kontsumo-gizartearen inguruan hausnartzen du. Hondakin zaharkituak berriro testuinguruan kokatuz, gero eta digitalizatuagoa den gizartearen erraiak ikusten ditugu. Lan horrek gure erkidegoari hark baztertutako hondakinak berak itzultzen dizkio. Ekoizpenari, kontsumoari eta hondakinari eskainitako distopia teknologiko baten pusketak. Erakusten du inguratzen gaituen ikusizko ekosistemak nola egiten duen aurrera digitala denaren prozesuekin batera. 

Leo Pum

Artista digitala, eskultorea eta argazkilaria, Kolonbiakoa da jatorriz Leo Pum (Leandro Gómez, 1997), baina Errioxan hazi zen eta Nafarroan bizi da. Artista kuriosoa da, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan hasi zituen ikasketak (Arte Ederretan gradua lortu zuen). Erakusketa hauetan jarri ditu bere lanak ikusgai: Errioxako Arte Gaztea (Errioxako Museoa) Tranzyxion (ESDIR) edo “dystopia.obj” (La Fábrica de Gomas) Irudi digitalaren tratamenduaren prozesuei buruzko ikerketaren bidez, teknologikoarekin eta bere ondorio garaikidearekin lotutako ideiak lantzen ditu. Eskulturan, elementu zaharkitu esperimentalen birziklapena birtualizazioprozesuekin konbinatzen du, hala nola fotogrametriarekin eta errealitate areagotuarekin. Elementu analogikoen eta elementu digitalen nahasketa antitetiko batetik abiatuta, estetika eraginkorrak bilatu nahi ditu diseinuan, mundu publizitarioaren eta mundu artistikoaren arteko hibridoak. 

Kargatzen…