Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

UDA-MINA. Artisten arteko topaketa | 2017

Abuztuak 21-23
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe.

Xehetasunak

AGENTE ARTISTIKOEN MAPEOA | 2017

Iralia-azaroa
Uharte Zentroak beka bat eskaintzen du, Nafarroako pertsona edo kolektibo batek gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketa bat egin dezan. Ideia mapeo bat egitea da, non, artista sarearen errealitatea islatu dadin dagoen informazioa bildu eta datu berriak jasoko diren.

Xehetasunak

GAZTEEN ARTE PROIEKTUA OSPITALEAN | 2017

Izen-emateko epea: martxoak 27-maiatzak 10
Nafarroako Gaztedia eta Kirolaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Orokorra eta Osasun departamenduarekin elkarlanean, artista gazteekin gauzatzeko proiektu baterako deialdia egin du. Lehen helburua, ospitaleratuak dauden pertsonen ongizatea hobetzea da.

Xehetasunak

MINI EGOITZA DNA | 2016

Azaroa
Uharte Zentroak mini-egoitza bat eskaintzen du, non aukeratutako 7 artistek projektu bat garatu eta beste artistei haien prozesuan laguntza eskaini beharko dion.

Xehetasunak

EDUKIONTZIA BIRPENTSATZEN | 2016

2016ko azaroa-2017ko ekaina
CAPP sareko herrialdeak jatorritzat duten artistentzako egoitza internazionalarako deialdia ireki da, Uharte Zentroko kokalekua eta arkitektura birdefinitzeko helburua izango duen ikerketa egiteko.

Xehetasunak

UDAMINA | 2016

Abuztuaren 29, 30 eta 31
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe.

Xehetasunak