Izenburua
Mapamundistas | Ispilua
Data
2019
Sarrera
Izena emanda
Epea
2019ko maiatzak 23
Norentzat
Edozein alor artistikotik datozen lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bizilekua bertan dutenak)

Uharte zentroak, MAPAMUNDISTASekin elkarlanean, ekoizpen egoitza bat eskaintzen du, 2019ko irailaren 26tik urriaren 27ra, Iruñeko hainbat espaziotan ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan parte hartuko duen proiektu artistikoa garatzeko. Azken lanak edozein formatu eduki ahal izango du eta edozein euskarritan egin (irudia, bideoa, soinua, instalazioa, testua, eskultura, pintura, artxiboa, etab.). Hiriarteako Labea aretoan aurkeztuko da banaka, Ziudadelan.

MAPAMUNDISTAS 2019 ekimenaren helburua norberaren NI-a begiratzeko geratzea izango da, eta horretarako Andréi Tarkovski errusiar zinemagileak 1975ean filmatutako filma hartuko da hizpide. Zérkalo-n (Ispilua), Alekséik, bere iraganeko pasarteak gogorarazten dizkigu, oroitzapenak, ametsak eta agerpenak dokumental irudiekin nahasten direlarik.

Horrela, MAPAMUNDISTAS 2019an aurkeztuko diren lan artistikoek historia indibiduala eta kolektiboa osatzen duten esperientziak aztertuko dituzte: garaia (testuinguru historikoa), jatorria (haurtzaroko oroitzapenak), loturak (izakiekin eta lekuekin) eta ametsak (giza bizitzaren itzalean dagoen zatia). Obrak, nolabait, publikoari zuzendutako ispiluak izango dira: horietan, ikusle bakoitzak bere sentsazioak, pentsamenduak eta oroitzapenak islatuko ditu.

 

NORI ZUZENDUA

Edozein alor artistikotik datozen lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bizilekua bertan dutenak)

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1.800 € ekoizpenerako (zergak barne)
  • 1.200 € ordainsaria (zerga eta atxikipenak barne)
  • Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera
  • Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza
  • Egindako lana ikusgai jartzeko espazioa (Hiriarteako Labeko planoa hemen)
  • Kolektiboen kasuan (zenbait pertsona, horien arteko formalizaziorik eskatu gabe), aipatutako prestazioak esleituko dira, bai kolektiboak izendatutako ordezkari bati, bai taldekide guztien artean, balio baliokide bat emanez esleituko dira.

 

DATAK

  • Deialdiaren itxiera: 2019ko maiatzak 23
  • Hautatutako proiektua deialdia itxi eta gehienez, hilabetera jakinaraziko da.
  • Obra bukatua: 2019ko irailaren 15ean
  • Egoitzaren iraupena 2019ko ekainaren 1a eta irailaren 15a artean 4-6 astekoa (Uharte Zentroarekin adostu beharko da eta proiektuaren beharren arabera flexibilitatea emango da)

 

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitate artistikoa
  • MAPAMUNDISTAS 2019 eta erakusketa gunearekiko egokitasuna
  • Proiektua egutegiari eta baliabide ekonomikoekiko egingarria izatea.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuen hautaketa Uharteko Arte Garaikide Zentroko kideek eta Alexandra Baurés, Mapamundistas erakusketaren komisarioaren artean egingo da.

  • Proiektuaren kalitate artistikoa
  • Interés de la propuesta en relación a la temática de MAPAMUNIDSTAS 2019
  • Proposatutako erakusketa-eremura egokitzea. In situ egindako proiektuak baloratuko dira.
  • Viabilidad en cuanto a los recursos económicos y al calendario

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PDF bakarrean Uharte Zentroko webguneko formularioan atxiki beharreko dokumentua, horrela izendatuz, izena_abizenak.pdf, gehienez. 5mb, eta atal hauek dituelarik:

  • Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia
  • Ezaugarri teknikoak
  • Zure aurreko lana eta tratatzen den gaiaren arteko harremana
  • Proiektua ulertzen lagundu dezaketen aurreko lanen irudiak eta/edo proposamenarekin harremana dutenak (Bideoak badira, esteka jarri)
  • Lan egiteko kronograma edo egutegi proposamena
  • Ekoizpen gastuen gutxi gora beherako aurrekontua (gehienez 1800€)
  • Biografia edo curriculuma

Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak ez dira baloratuko

 

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:

  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
  • Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
  • Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

MAPAMUNDISTAS 2019 EGOITZAREN OINARRIAK

MAPAMUNDISTAs 2019 KARTELA