Izenburua
Arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpenarako eta argitalpenerako laguntzak
Data
2019
Epea
2019/04/22
Norentzat
Nafarroan jaiotako edo bizi diren artistak

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute, eta egileak, 2015 eta 2016 urteetan Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoetarako laguntza jaso gabeak izan behar dute. Aurkeztutako proiektuak 2019 gauzatu behar dira.

Eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.

  • EKOIZPENERAKO LAGUNTZAK sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentrokoinstalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
  • ARGITALPENERAKO LAGUNZTAK, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.

 

2019ko Laguntzen programaren oinarriak PDFan

Ekoizpenen modalitatean izena emateko fitxa 2019

Argitalpenen modalitatean izena emateko fitxa 2019

Aurrekontua betetzeko fitxa