Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

Ob Skena | 2021

Deialdiaren itxiera, 2021eko martxoaren 4an.
Bi egoitza eskaintzen dira eszenikoan oinarrituz ikerketa teorikoak edo praktikoak egiteko.

Xehetasunak

Postontzi irekiaren 2021eko lehenengo deialdia ebatzi da

Deialdiaren itxiera: otsailak 18.
Uharte Zentroak laguntzen deialdi bat ireki du, tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko, baldin eta Nafarroako geografiako edozein puntutan gertatzen badira eta komunitate artistikorako diren.

Xehetasunak

Etxean egina deialdia ebatzi da | 2020

Huarte Zentroak 24 proiektu jaso ditu “Etxean egina” egoitzarako. Uztailaren 30ean itxi zen deialdia, eta helburua da etxetik lan egiteko aukera ematea hala behar duten pertsonei, egungo egoera eta arrazoiak edozein direla era.

Xehetasunak

Postontzi Irekia II Deialdia | 2020

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 24era atzeratu da.