Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

EGOITZA PROGRAMA HABITACIÓNEN 

Itxiera: maiatzak 27.
Bi artistak (edo kolektibo batek) garatuko duen proiektu bat bilatzen da, artea elkarrizketarako eta metodologiak trukatzeko leku gisa esploratuko duena; zainketetan eta afektuen eta jakintzen transmisioan sakonduz.

Xehetasunak

Komisariotza ikerketa egoitza 2021

Deialdiaren itxiera: apirilak 22.
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi eskaintzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Xehetasunak