Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.
Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.
Adi! Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatu da. Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina…
Xehetasunak
DEIALDIAREN ITXIERA MAIATZAK 23
Uharte zentroak, MAPAMUNDISTASekin elkarlanean, ekoizpen egoitza bat eskaintzen du, 2019ko irailaren 26tik urriaren 27ra, Iruñeko hainbat espaziotan ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan parte hartuko duen proiektu artistikoa garatzeko.
Xehetasunak
Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua eta Uharte Arte Garaikideko Zentroa elkarlanean ari dira “Iruña: hiria ekosistema gisara” egonaldi artistikoan. Lankidetza garatutako egoitza honen bidez proiektu artistiko bat garatu nahi da Ingurumen Hezkuntzako Museoaren aldi baterako erakusketa-aretorako, artea izan dadin ingurumenaren berri emateko tresna. Deialdietan parte hartzen ahalko dute oinarriak argitaratzen diren unean Nafarroan bizi edo…
Xehetasunak
DEIALDIAREN ITXIERA, apirilaren 22an.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako eta argitalpenerako laguntza programa ireki da, ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburuarekin. Bi modalitatetarako laguntzak emango dira, ekoizpenerako laguntzak eta argitalpenerako laguntzak.
Xehetasunak
Deialdiaren itxiera: apirilak 17. Epea maiatzaren 2a arte luzatu da
Lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bertan bizi direnak), Uharte Zentroak Armenian eta Bolivian egoitza artistikoak egiteko aukera eskaintzen du.
Xehetasunak
Deialdiaren itxiera, martxoak 21
Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketaren datu bilketari jarraipena eman diezaion.
Xehetasunak
EKOSISTEMA
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoak 14
Uharte Zentroak kolektiboei edo taldeei zuzendutako deialdi bat ireki du, garatuko dien proiektuek, onura itzuli behako diote komunitate artistikoari.
Xehetasunak
ARTE ESZENIKOEN EGOITZA
Deialdiaren itxiera: martxoak 17
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.
Xehetasunak
KOMISARIOTZA IKERKETA EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoaren 3an
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei eta kolektiboei zuzendua, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta. Ez da beharrezkoa komisariotzaren ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat izatea.
Xehetasunak
Deialdiren itxiera: Irailak 14
Uharte Zentroak kolektiboei edo taldeei zuzendutako deialdi bat ireki du, garatutako proiektuek onura itzuli behako diote komunitate artistikoari.
Xehetasunak